Bidegorriaren 2. zatia eraikitzeko lanen esleipen prozesua martxan da

2018ko Uztailak 27
Lezoko udaletxea

Atzoko Osoko Bilkuran Lezo-Donibane arteko bidegorriaren 2. zatia eraikitzeko hitzarmena onartu zen eta jada interesa duten enpresek Udalak abiarazitako obrak esleitzeko prozesura beren proposamenak aurkeztu ditzakete. Halaber, Bekoerrota kiroldegiko frontoiari eta Goiko Plazakoari, hurrenez hurren, Koldobike Gezala eta Josetxo Etxandi izenak ezartzea adostu zen aho batez

Atzo arratsaldean ospatutako Ohiko Osoko Bilkuran, EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkako botoekin, Lezo-Donibane arteko bidegorriaren 2. zatia gauzatzeko eta finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartu zen. Hitzarmen honen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du lanen %85a eta gainerakoa (%15) Udalak ordaindu beharko du. Aipatzekoa da, proiektua erabat amaitzeko geratzen den 3. zatia, konplexuena dena, bere osotasunean Foru Aldundiak finantzatuko duela.

Obrak ahalik eta azkarren esleitzeko eta, horrela, udazkenean lanekin hasi ahal izateko, jada Udalak martxan jarri du obrak esleitzeko prozesua eta, beraz, interesa duten enpresek jada beren proposamenak aurkeztu ditzakete.

Era berean, atzo arratsaldean, udalbatzak aho batez onartu zuren Bekoerrota Kiroldegiko frontoiari “Koldobike Gezala Udal Pilotalekua” izena ezartzea, plaka baten bidez horixe adierazita, eta gauza bera egitea goiko plazako pilotalekuarekin, aurrerantzean, “Josetxo Etxandi Udal Pilotalekua” izango dena, bertan ezarriko den plakan horrela adierazita. Aipatu plakak omenaldi xume batean ezarriak izango dira pertsona horiei eta beren senideei omenaldia egite aldera irailaren 14 eta 16an, Santakrutz jaien harira jokatutako diren pilota finalen aurretik.

Atzo onartuak izan ziren beste zenbait puntu: 2017 ekitaldiko kontu orokorra, 2018. urterako udal langileen ordainsariak igotzea edota 2018ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketa. Halaber, kortuhartzailearen eta diruzainaren txostenen berri ere eman zen.

Desgaitasuna duten pertsonen enplegu politiken inguruko mozioa:

Azkenik, desgaitasuna duten pertsonen enplegu politikei buruzko kontramozioa ere onartu zen. Onartutako mozio honen bidez, Udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin bilera egiteko konpromisoa hartu zuen desgaitasuna duten pertsonen enplegurako politika aktiboak arautzen dituen dekretua onartzea, argitaratzea eta abiaraztea zeinen garrantzitsua den gogorarazteko eta Enplegu Zentro Berezien erregistroa martxan jar dadin eskatzeko.

Elias Salaberria kalearen berritzea:

Udalak dagoeneko abiarazi du Elias Salaberria kalea berritzeko lanak kontratatzeko esleipen prozesua. Gehienez ere 228.813,64 euroko aurrekontua izango dute lanek (BEZ barne) eta interesa duten enpresek jada aurkeztu ditzakete beren proposamenak.

Lanak udazkenean gauzatzea aurreikusten da eta zehazki, zerbitzu sarea berritu, argiztapena hobetu eta espaloia egokituko da, irisgarriagoa, seguruagoa eta atseginagoa izan dadin herritar guztientzat. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer