Zikomotorren azterketa teknikoa Lezon egiteko aukera egongo da irailaren 27an

Or, 2018-09-07 12:21

IATa herrian egiteko interesa dutenek 943 62 63 00 telefono zenbakira deitu behar dute hitzordua eskatzeko

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa Lezon egiteko aukera eskainiko da irailaren 27an, osteguna. Egun horretan, gutxienez hiru urteko antzinatasuna duten ziklomotorrek egin ahal izango dute azterketa.

Horretarako, aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta. Hitzordua eskatzerakoan jakinaraziko zaie interesa dutenei nora jo beharko duten ziklomotorren azterketa egitera.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiterakoan dagokion tasa ordaindu beharko da eta azterketa egunean honako agiriak aurkeztu beharko dira: zirkulazio baimena eta asegurua ordainduta dagoela ziurtatzen duen erreziboa.
 

Arloa edo saila