Ludotekarako izen-ematea irailaren 19an zabalduko da

Ar, 2018-09-18 17:42

Izen ematea Kultur Saileko bulegoan egin behar da, 8:30 – 13:30 bitartean

Urtero bezala, Udalak ludoteka zerbitzua eskainiko dute 2018-2019 ikasturterako eta, bertan, 3-10 urte bitarteko haurrek parte hartu dezakete.

Izen-ematea bihar, irailak 19, zabalduko da eta Kultur Saileko bulegoan egin beharko da 8:30 – 13:30 bitartean. Gehienez ere 50 haurrek parte hartu ahal izango dute eta kopuru hori gaindituz gero, matrikulatutako guztien artean ordutegien banaketa bideratzeko zozketa egingo da.

Izena emateko, baina, haurrak Lezon erroldatuta eta Lezoko ikastetxeetan matrikulatuta egon behar du. Matrikulazioaren kostua 50€koa da, nahiz eta bi salbuespen egoera egon: familia ugariko kide izatea edo prestazio ekonomikoen onuraduna izatea.

Aurten, urriaren 1ean, astelehena, hasiko da eta zerbitzua eskainiko den azken eguna 2019ko maiatzaren 31 izango da. Zerbitzua 16:30etatik 19:30etara eskaintzen da.

Informazio gehiagorako edota eskaera orria eskuratzeko: http://www.lezo.eus/node/11761 

Arloa edo saila