Inude eta Artzainen desfileari buruzko 2019ko egutegia sortu du Udalak

Or, 2018-12-14 12:33

Datorren astelehenetik aurrera, herritarrek doan jaso ahal izango dute egutegi berria Kultur Bulegoan edota Informazio Bulegoan

Santakrutzetako igande goizak izango dira 2019ko egutegiaren protagonistak. Desfilearen antolatzaileentzako omenaldi modura (1963an desfilea antolatzen hasi ziren katekistei; erreleboa hartu zuten Murixka Dantza Taldeko kideei; eta baita, egun antolakuntzan dabiltzan Lezoko Desfile Taldekoei), Udalak, urteetan zehar Inude eta Artzainen Desfilean parte-hartu dutenen irudiak erabiliz sortu dute egutegi hau. Desfile berezia da herritarrak elkartzen dituelako, festa giroan, elkarlanean eta ekimen erakargarriak aurrera atera daitezkeela erakusten duelako.

Herritarrek egutegi berezi hau eskuratu nahi badute, Kultur bulegotik edota Informazio bulegotik pasa beharko dute, datorren astelehenetik Aurrera, abenduak 17a.
Modu honetara, ongi etorri berezi eta propioa eman nahi zaio datorren 2019 urteari.

Egutegia modu digitalean eskuratu nahi baduzu egin klik hemen

Arloa edo saila