Otsailak 11, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, otsailak 11a, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 8:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2019ko urtarrilaren 28an egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. Aralar kaleko 13an dauden etxebizitzen lurzorua azalera-eskubidean erosteko eskaerari ezezkoa emateko proposamena. (Hirigintza, obra eta zerbitzuak)

3. Eugenio de Otxoa, 9 eraikineko fatxada eta teilatua eraberritzeko obra baimena emateko proposamena. (Hirigintza, obra eta zerbitzuak)

4. Eper-txoko etxeari Lehen erabilera baimena emateko proposamena. (Hirigintza, obra eta zerbitzuak)

5. Posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordiora atxikitzeko proposamena. (Idazkaritza)

6. Euskara Talaiaren (Hezikuntza) 2019ko ekitaldia diruz laguntzeko proposamena. (Euskara)

7. Gazteek etxebizitzak alokatzeko 2018ko diru-laguntzaren 2. ordainketa onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

8. A.B.F.Mri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko porposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

9. Aiton Borda tabernako arduradunak aurkeztutako eskaera onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

10. Lezoko udala eta Gaxuxa elkartearen arteko 2019ko hitzarmena onartzeko proposamena. (Berdintasuna)

11.  Alkatearen erabakien kontu ematea. (Alkatetza eta Delegatuak)

12. Galde eskeak.

Arloa edo saila