Prebentzio eta gizartean txertatzeko zerbitzuak

- Drogomenpekotasun prebentzio komunitarioa bermatzeko egitasmo lokala egiteko azterketa.

- Familiei eta haurrei zuzendutako prebentzio egitasmoa. Herriko hainbat agentek osatutako egitasmoa: ikastetxeak, haurtzaindegia, aisialdiko taldeak, Osakidetza eta Gizarte Zerbitzuak. Helburuak bi dira: familien eta haurren zailtasun egoerak antzeman eta esku-hartze bateratua bideratu, eta hauei zuzendutako prebentzio komunitario egitasmoak bideratzea.

- Gizartean eta lan munduan berriro txertatzeko programak. 16 urtetik gora dituztenei zuzenduta dago. Oarsoaldea S.A. Eskualdeko Garapen Agentziako enplegu alorrean eta Gizarte Zerbitzuen arteko elkarlanean datza. Helburua: lan munduan berriro txertatzeko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza eta lan-programa desberdinak eskaintzea. Ikastaro eta jarduera okupazionalen eta  beste jarduera batzuei buruzko informazioa eta orientazioa ere eskaintzen da.