Ezagutzera eman dira korto kontari energia lehiaketako irabazleak

2018ko Abenduak 19
Oarsoaldea

Oarsoaldeko 2018-2020 Energia Planaren baitan dagoen energia sentikortze ekintza honetan hainbat ikaslek parte hartu dute gai horren inguruko bideo-laburrak sortuz

Oarsoaldea Garapen Agentziak lehen aldiz antolatu du lehiaketa Foru Aldundiako Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuaren laguntzaren bidez eta guztira 30 bideo-labur aurkeztu dira. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta zegoen eta lan guztiak hemen dituzue ikusgai.

GOIENER energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibakoak arduratu dira epai-mahaia lanez eta originaltasuna, umorea, exekuzio teknikoa eta ideia garatua dagoen kontuan hartu dute.

Azaroaren 30ean izan zen izena emateko azkenengo eguna eta aurkeztutako bideo-labur hoberenak 300 eta 200 euroko sariak jaso dituzte.

 

Lehenengo sariaren irabazleak hauexek izan dira:

"Gure energia. Telegalde" Ikusi hemen

Garazi Rodríguez Echeberria

Jon Pouzas Pérez

Zuriñe Brías Aristondo

Bigarren sariaren irabazleak aldiz, honakoak:

"Planeta zaindu Bertarekin" Ikusi hemen

Irati Prego Pérez
Leire González Alonso

Ander Esteban Sobrido

 

Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, saria lortu duten guztiak zoriondu nahi ditu eta  energiaren inguruan irabazitako jakintza eta sentikortasuna beraien ingurukoen artean zabaltzen jarraitzera animatzen ditu.

Eskerrik asko denoi parte-hartzeagatik!

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer