HAZILAN programan izena emateko epea luzatu da urtarrilaren 25 arte

2019ko Urtarrilak 21
Oarsoaldea

Oraindik garaiz zabiltza, ez galdu zure aukera. 20-44 urte bitarteko gazteei bideratua

Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko zaitu. %85ak baino gehiagok lana lortu du programari esker.

“Nahiz eta formakuntza izan, ez dut nire lan egoera hobetzen, zer gehiago egin dezaket?” Hazilan egitasmoak lagun zaitzake.

Aurreko edizioetan lortutako arrakasta dela eta, Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa errepikatuko du, gaur egun hainbat pertsonek beraien buruan darabilten galdera horri erantzuna emanez.  

Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko gaitu, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau bermatzen dute. 131 pertsona dira jada Hazilan egitasmoaren aldeko apustua egin dutenak. Pertsona hauetatik %85etik gora lan munduan txertatzea lortu dute eta balorazio oso baikorra egin dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

Baldintzak eta izen-emate epeak.

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira: 20 eta 44 urte bitarteko Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian edo jardunaldi erdiko kontratua izatea.

Izen-emate epea zabalik dago urtarrilaren 25 arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Oarsoaldeatik baldintzak betetzen dituzten guztiak izena ematera animatu nahi ditugu. Informazio gehiago nahi duenak 943 510 200 telefono zenbakira hots egin dezake edota olibet@oarsoaldea.eushelbide elektronikora idatzi.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer