AISA, herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean

2019ko Urtarrilak 21
Aisa

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean

Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada erraztu. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Otsailaren 25ean hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da eta asteko lau orduko erritmoan. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera izango da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak eskualdeko udal euskaltegietan eta AEKren euskaltegietan emango dira (Errenteriako Xenpelar AEK, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK eta Pasaiako Txirrita AEK), baina lekua aldatzeko aukera ere izango da, hala nahi bada.

Izen-ematea

Otsailaren 15eraarte izango da aukera (azkena barne). Horretarako nork bere herriko Udalaren euskara zerbitzura joan beharko du:

-Errenteriako Euskara Zerbitzua 943 449 613 (Herriko enparantza z/g)

-Lezoko Euskara Zerbitzua 943 513 476 (Donibane kalea 2)

-Oiartzungo Euskara Zerbitzua 943 493 842 (Fermiñene etxea. Aialde, 2)

-Pasaia: HAZ, Herritarren Arreta Zerbitzua 943 344 034

-Donibane: Donibane kalea 19

-Trintxerpe: Euskadi etorbidea z/g (alkateordetza)

-Antxo: Hamarretxeta kalea 24

Matrikularen prezioa 5 eurokoa izango da eta matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatu dute antolatzaileek. Gainera, ikasturte amaieran, ikasturtearen “aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek” ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dutela jakinarazi dute.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer