Parte-hartze prozesua

Hondakinen gaikako bilketa sistema berria jarri aurretik, Lezoko Udalak bi hilabetetako parte hartze prozesua jarriko du abian. Aztiker enpresak Lezoko Udalarekin elkarlanean diseinatutako partaidetza prozesua azaroaren 12an abiaraziko da.

Helburu nagusia gaikako bilketa sistema jarri aurretik herritarrei informazioa helarazi eta beren iritziak jasotzea da. 

Herritarren parte hartzea ahalik eta handiena eta eraginkorrena izan dadin, 11 lan talde osatu dira.  Sei auzokako bilerez gain, jubilatuekin, merkatariekin eta elkarte gastronomikoetako kide eta jatetxeetako langileekin bina saio egingo dira. Gazteekin eta udal
zerbitzuetako langileekin ere saio bana egingo da.

Saio guztiak amaitu ostean, herritar guztientzat irekia izango den Batzar Nagusia egingo da; jasotako herritarren ekarpen guztiekin definituko den bilketa sistema azalduko da.

 

Bilera egutegia:

  • Altamira. Lehenengo bilera azaroaren 14an eta bigarrena abenduaren 10ean. Altzate auzo elkartearen egoitzan, 18:30ean.
  • Kaxkoa-Ijurko. Lehen bilera azaroaren 15ean eta bigarrena abenduaren 14an. Pasaia-Lezo Lizeoaren egoitzan, 18:30ean.
  • Gaintxurizketa-Landa eremua. Lehenengo bilera azaroaren 19an eta bigarrena abenduaren 11an. Irurtzun jatetxean, 18:30ean.
  • Kaxkoa-Alde Zaharra. Lehen bilera azaroaren 20an eta bigarrena abenduaren 12ean. Kultura aretoan, 18:30ean.
  • San Pedro-Lopene. Lehenengo bilera azaroaren 21ean eta bigarrena abenduaren 18an. Allerru ehiza elkartearen egoitzan, 18:30ean.
  • Jauregialde-Gillermo Lazon. Lehenengo bilera azaroaren 22an eta bigarrena abenduaren 17an. Gezalan, 18:30ean.
  • Erretiratuak. Lehenengo bilera azaroaren 16an eta bigarrena abenduaren 14an. Aiton Bordan, 15:00etan.
  • Taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoak. Lehenengo bilera azaroaren 13an eta bigarrena abenduaren 5ean. Kultura aretoan, 10:00etan.
  • Merkatariak. Lehenengo bilera azaroaren 14an eta bigarrena abenduaren 10ean. Kultura aretoan, 14:30ean.
  • Udal langileak. Bilera bakarra. Azaroaren 12an udaletxean, 13:00etan.
  • Gazteak. Bilera bakarra. Abenduaren 19an Kultura aretoan, 18:30ean.

Parte-hartze prozesuari buruzko eskuorria deskargatu