Atez ateko sistema

Atez Ateko gaikako bilketa hondakinak atalka biltzeko sistema bat da. Sistema honen ezaugarri nagusia etxebizitza bakoitzak sortzen dituen hondakinak bereizita biltzea da.

Atez Atekoa munduan zehar aspaldidanik martxan dagoen bilketa eredu bat da. Moldagarria gainera. Horrek, logikoki, munduan zehar hainbat eredu daudela esan nahi du, bakoitzak bere ezaugarri partikularrak dauzkalarik. Guk hemen, Gipuzkoan erabiltzen ari den eredua azalduko dugu:

*EGUN BAKOITZEKO HONDAKIN BAT

Asteko egun bakoitzean hondakin atal bat ateratzen da. Jakinik gaur egun sortzen ditugun hondakinen %90 birziklagarria dela, logikoa da egun gehienak hauek biltzeko erabiltzea.

Horrela, Gipuzkoan erabiltzen ari diren maiztasunak ondorengoak dira: 3 egun hondakin organikoa biltzeko, 2 egun ontzi arinak biltzeko, egun 1 papera eta kartoia eta beste egun 1 errefusa edo hondakin birziklaezinentzako.

Errefusarekin ateratzeko etxean denbora luzez eduki beharko liratekeen pardel eta konpresak, egunero biltzen dira.

Gipuzkoan eta beste hainbat tokitan, beirarentzako kaleko edukiontziak mantendu egin dira. Badira atal nagusi hauetan sartzen ez diren bestelako hondakinak. Pilak, oihalak, tamaina handikoak, olioa eta abar. Hauek Garbigunean biltzen dira.

*ORDUTEGIA

Atez Ateko bilketan, edukiontzien sistemarekin egin ohi den antzera, hondakinak ateratzeko ordutegi bat jartzen da. Horren funtzioa hondakinak kalean ordu gutxi batzuetan bakarrik egotea da.

zintzilikarioa*ZINTZILIKARIOA

Geurean zabaldu den ereduak ezaugarri bat dauka, zintzilikario edo postea. Zintzilikarioan hainbat posizio egoten dira, hoietako bakoitza kode batekin.

Kodea, posizio hori zein etxebizitzari dagokion markatzeko da. Posizio bakoitzeant hondakinen ontzi ala poltsa zintzilik jartzeko gako bat egoten da.

 
*LARRIALDEI GUNEAK

Salbuespen kasuetan, hondakinak ateratzeko atez atekoaren egutegi-ordutegi arruntera moldatzeko aukerarik ez daukanak, larrialdi guneetara eraman ditzake bere hondakinak.

Herri bakoitzak dauzkan ezaugarrien arabera (biztanleria, auzoen banaketa) gune kopuru jakin bat edukiko du. Gune itxiak dira. Txartel batekin sartzen da erabiltzailea identifikatzeko. Bertan, urteko egun guztietan eguneko 24 orduetan utzi daitezke hondakinak. Hori bai, atal bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar da gaika.

*BILKETA BEREZIAK

Landa eremuan aldenduta geratzen diren etxe eta baserrietan bizi direnek hondakinak puntu jakinetara eramaten dituzte, bideragarritasun ekonomikoa eta irisgarritasun arazoak medio. Atez Ateko bilketarekin berdin gertatzen da. Horretarako herri bakoitzak hainbat ekarpen gune egokitzen ditu.

Badira bilketa bereziak behar dituztenak (komertzioak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak…); horiekin bilketaren ezaugarria adostea badago, bai bilketa gehigarriekin baita ekarpen guneen bidez ere.

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

· Gipuzkoa Zero Zabor
· Usurbil
· Hernani
· Oiartzun
· Lezoko hondakin bilketa. Aurkezpena
· Atez ate edo 5 edukiontzi? Azterketa teknikoa:

5. edukiontziaren benetako erabilera Azterketa teknikoa:

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer