Garbiguneak

Garbigunea etxean sortutako hondakinak gaika jasotzeko gunea da. Etxeko kubo edo zabor-poltsetan sar ezin daitezkeen mota askotako hondakinak eraman daitezke hara.Hala, birzikla daitezkeen osagaiak errekuperatu egiten dira.

Zerbitzua doakoa da eta hiritar partikularrari bakarrik dago zuzenduta. Alegia, enpresek, gremioek edo antzekoek ezingo dituzte eurek sortzen dituzten hondakinak Garbigunera eraman.

ZER ERAMAN DAITEKE?

Garbigunean etxean sortutako hondakinak bakarrik onartuko dira eta hondakinak norberak eraman beharko ditu.

Hondakinak ezin izango dira kantitate mugagabean eraman. Hala, entregatutako hondakinen bolumena, asteko eta erabiltzaileko 2m kubiko eta 250 kg-ra mugatuta dago; eraikuntza-hondakinen kasuan 500 kg-ra.

Gainera, baimendutako gehienezko pisua 3500 kilo baino gutxiago (GPB) duten ibilgailuei bakarrik utziko zaie deskargatzen.

garbiguneak

LEZOKO HERRITARRAK NORA?

Lezoarrek San Marko Mankomunitateak kudeatutako garbigune guztiak erabili ditzakete. Lezotik gertuen gelditzen dena Oiartzungo garbigunea da.

ORDUTEGIA:

Oiartzungo Garbigunea (Talaia industriagunea):

  • NEGUKO ORDUTEGIA
  • Astelehenetik ostiralera, 09:30–13:00 eta 16:00–18:50.
  • Larunbatetan, 9:30–13:30 eta 15:30–17:50.
  • UDAKO ORDUTEGIA (uztailak 15-irailak 15)
  • Astelehenetik ostiralera, 9:30–14:00.
  • Larunbatetan, 9:30–13:30.
  • Igande eta jai egunetan, itxita.   

Telefono zenbakia: 943 019531

Beste Garbiguneak ikusi.
Dokumentu interesgarriak: SM Mankomunitateko garbiguneen araudia

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer