Auzokonposta

Lezoko Udalak beste urrats bat eman du hondakinen kudeaketa egokian, eta auzokonposta egiteko sei gune egokitu ditu herriko sei auzoetan. 2014ko udazkenean martxan jarri zen ekimen honen helburua da hondakin kopurua murriztea, eta Lezo zero zabor eredura gerturatzea.

Zer da auzokonposta?
Norberak etxean sortzen duen hondakin organikoa, beste auzokideekin batera, gune berde batean konpost izeneko ongarria bihurtzea. Hortaz, ekimen berri honetan parte hartzen dutenek, egun kubotxo marroia kaleko bilketa puntuan utzi ordez, auzokonposta gunera eramango dute.

Bertan, kubotxo marroian bildutako hondakinak material egituratzaile edo lehorrarekin nahasi beharko dituzte sukaldeko material organiko hezea lehortzeko eta osagaietan aberasteko.

Auzokonposta guneak
Udalak sei gune atondu ditu lur publikoan auzokonposta egiteko. Gune bakoitzak 30 metro karratu inguruko azalera izango du, eta karratuak izango dira –Alde Zaharrekoa luzanga izango da–. Gune bakoitza 1,5 metroko altuerako basa-pinuz egindako itxitura du.

Hauek dira egokitu diren guneak:                          

Alde Zaharra (Andreone)                            Altamira

                       

Aralar                                                 Arretxene-Txulotxo 

                        

Lopene                                               San Pedro Pisbe

                             

Bisita egutegia
Konpostatze prozesuaren martxa egokia dela ikusteko, baita auzokonposta guneen jarraipena egiteko, hilabetean behin ikuskaritza egiten da gune guztietan. Bisita horietan ere tutoretza eskaintzen zaie erabiltzaileei, alderdiren bat hobetu behar dutenek edota hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasi ahal izateko.  

Izen-ematea. Nola parte hartu?
Materia organikoa konpostatzeko interesa daukaten herritarrek edo-eta familiek Hondakinen informazio bulegoan eman behar dute izena –Gurutze Santuaren plaza, 1–. Telefonoz 605757687 (Leire Garmendia) edo-eta posta elektronikoz lezokonposta@gmail.com ere egin daiteke izen-ematea. 

Zer egin dezaket konpostarekin?

Gipuzkoa Foru Aldundiaren diru-laguntzak
Auzokonposta proiekturako Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Sailak eskaintzen dituen diruñaguntzak baliatu ditu Lezoko Udalak:

  • 2014/15. 33.625 € egitasmoa martxan jarri eta jarraipena egiteko.
  • 2016. 15.172, 85 € auzokonposta eta etxeko konposta egitasmoen jarraipena egiteko.

Laguntza horietaz gain, Estatuko Ingurumen Ministeritzak 7.288,59 euroko ekarpena egin du "PIMA Residuos" dirulaguntza programaren bitartez.

Hobarien inguruko informazioa

  1. Beren jabetzako lurretan materia organikoa autokonpostatzen duten etxebizitzek (bai landa eremuko etxebizitzetan baita herri-gunekoetan ere) zabor bilketa tasaren %40ko hobaria izango dute.
  2. Udalak egokitutako eremuetan auzokonposta proiektuan parte hartzen duten etxebizitzen kasuan:
  • Zabor bilketa tasaren %40ko hobaria izango dute, betiere Udalak konposta kutxa hustu behar ez duenean ezta sortutako konposta bere erabilerarako prestatu ere. Parte-hartzaileek konposta erabili behar ez badute, Udalari eman ahal izango diote galbahetu eta zakuetan bildu ondoren. 
  • Udalari konposta kutxa hustutzeko eskatzen dioten etxebizitzek zabor tasaren %20 hobaria izango dute.
  • Konposta prozesua gaizki egin dela baieztatzen den kasuetan edota konposta kutxan materia organikoaren ekarpenik egon ez den kasuetan, betiere auzokonposta proiektuaren jarraipen txostenetan oinarrituta, etxebizitza horiei Udalak hobaria kentzea erabaki ahal izango du.

 

Lotura interesgarriak

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer