Zero Zabor

Zero zabor helburu bat da, hain zuzen, gure eguneroko jardunean erabili behar ditugun materialak alferrik galdu eta elementu kutsakor bihurtzen ez uztean datzana. Helburu horretara iristeko jarraibideak honela labur daitezke:

Produktuak berrerabili eta birziklatzeko diseinatu behar dira eta baldintza hau betetzen ez duten produktuentzako bi aukera geratzen dira:

  • Produktua birdiseinatzea.
  • Produktua sistematik at uztea.

Zero Zabor azken helburua da, norabide bat zehazten digun erreferentzia bat. Ez da erraza helburu horretara egun batetik bestera pasatzea, baina epe motzean egin daitezkeen aurrerapauso asko daude, eta norabide horretan etengabeko hobekuntzan ekiteko programa bat beharrezkoa da,  Zero Zabor programa,hain zuzen ere. Programa honen oinarriak dira jarraibide horiek bete ahal izateko hartu beharreko neurri-sorta zehaztea eta xede horretarako epe eta baliabideak ezartzea. Aurrera egiteko urratsak zehazteaz gain, bidean oztopo izan daitezkeen azpiegitura eta inbertsioak ekidin behar ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen hainbat lotura interesgarri:

  1. Lezo Zero Zabor
  2. Gipuzkoa Zero Zabor
  3. Europa Zero Zabor