Dolu

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Dolu

Aforo mugatua

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

Gure gizartean, Tabu den gai bat ukitzera goaz: heriotza, galera eta honekin batera, heriotzaren ondorengo dolua. Gaiak berea badu ere, gure solasotan ohiko izan behar zukeenak, isiltasuna eta ihesbidea eragiten digu. Horrelako egoerari aurre eginez, gizartean, gero eta ohikoagoak dira,  “ Death-café” famatuak, hauek horretarako antolatuak dira, hain zuzen heriotzaren gaia ez ukitzean, norberak bere barrua askatuz bere esperientziaren berri emateko.

Sortzaile desberdinok elkartuz, horixe egin nahi izan dute emanaldi honen bidez,  honako gaia hau sentiberatasunetik eta samurtasunetik ukitu, arlo estetikoa, afektiboa eta emotiboa azaleratzeko, horrek entzulego-ikuslegoaren barrua, sarri zabartua eta mindua, hunkiarazteko eta samin sumina arintzeko.

Hiru sortzailek doluaren inguruko esperientzi sakona eta sentikorra plazaratzeko:

  1. Pello Ramirez—musikaria
  2. Aitor Mendiluze---bertsolaria
  3. Andoni Salamero-olerkaria

Musikak, biolontxeloaren bidez, arimak erasaten duen oinazetik onarpenerako bidea aurkitu arte, prozesu sakon eta itzelaren berri emango liguke. Hitzak, berriz, bihotza nozitzen ari den bilakaeraz jardungo litzateke, sentimendu kontrajarriok hitzen bidez azalduz. Era berean, olerkariaren testuak mamituak eta prosa-poetikoz eginak daudenez, samurtasun hori ukitzeaz gain,  badu bigarren funtzio bat, alegia, gai-jartzaile baten antzera jardutea bertsolariari proposatzen zaizkion gaiak  ekoiztu eta argitara emateko. Hala, bertsoa litzateke bat-batekotasun horren bitartez, olerkariak proposatzen dituen sarreren inguruan,  buru-bihotzetan gertaturiko sentipenen berri emango dutenak.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Hizkuntza
Euskaraz
Noiztik noiz arte
<>
Prezioa
8 €

43.320166414975, -1.8982363

Nire agendan erantsi + Google Calendar