Inspiraekintzaileak programaren barruan ekonomia zirkularra

2018ko Abenduak 21
Oarsoaldea

Ekonomia berde edo zirkularraren barruan bazaude ala sektore honetan ekin nahi baduzu, ez ahaztu hitzordu hau

Hurrengo urtarrilaren 15ean, Lezoko kultur aretoan, 9:00etatik 11:00etara, doako jardunaldi inspiratzailea egingo da, ekonomia berdea edo zirkularra aztertzeko.Jardunaldia Iker Izulain, Arbonies & Asociados enpresan estrategia- eta berrikuntza-aholkulariak, dinamizatuko du.Horrez gain, ekintzailetza-prozesuetan esperientzia handia du.Halaber, bertan izango dira Circular Hub aktore askoko ekimena eta Aritz Lekuona, Ekonek enpresakoa. Horiek beren esperientzien bidez ekonomia zirkularraren barruan ekintzailetzaren eta elkarren arteko ekintzailetzaren partaideen artean txinparta pizten saiatuko dira.

Gero, urtarrilaren 22an, jardunaldian esku hartu duten pertsonek beren ekintzailetza edo elkarren arteko ekintzailetzaren ideia edo proiektuarekin aurrera jarraitzeko interesa eta gogoa badute, tailerraren bitartez ekiteko aukera izango dute. Ekintzailetza-tailer praktikoan “eginez” ekintzailtzearen bidea hasiko dugu eta JUMP! proiektuen bizkortze-metodologiaz baliatuko gara.Jardunaldian aurkeztutako esperientzietan oinarrituta, banaka eta taldean ekintzaile izan daitezkeenen edo enpresen ideiak jaso eta landuko dira, negozio-ereduak eta negozio-logikak definitu eta gap nagusiak identifikatzeaz gain. 

 

Hau INSPIRAEKINTZAILEAK baita;

OARSOALDEAN EKITEKO ESPIRITU EKINTZAILEA DUTEN PERTSONAK ETA ENPRESAK BILATZEKO PROGRAMA. Doako esperientzia-jardunaldi eta -tailerren programa,pertsonei pentsamendu ekintzaileez eta enpresei barne-ekintzaileez balitu nahi diena.

Jada ekimenak eta ideiak dituzten pertsonei, Inspiraekintzaileak azken bultzada eman nahi die, garatzen ausartzeko. • Enpresei, erabakiak hartzeari begira, testuinguru zailean hedapen-aukera gehiago eta kudeatu, erlazionatu eta elkarren artean ekiteko modu desberdinak ikustaraziko dizkie. • Espiritua izan arren, ekimen propioak ez dituzten pertsonei eta enpresei, berriz, ekin edo elkarren artean ekiteko inspirazioa ekarriko die.

Oarsoaldeako Garapen Agentziak antolatuko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Eremu eta Lurralde Oreka Sailaren laguntza izango du. Inspiraekintzaileak metodologia berriztatzailea da, ekintzaileei eta enpresei laguntzeko, eremu desberdinetan ekinez lurraldea aktibatu eta dinamizatu nahi badute.

 

Eta, ondoren, zahartzaroari buruzko ekonomia eta industria sortzaileak

Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza piztu nahi ditugu 4 eremutan. Abenduan indarrez hasi zen INSPIRAEKINTZAILEAK zerbitzu aurreratuen sektorean. 150 pertsonak parte hartu zuen jardunaldietan eta 25ek tailerrean. Urtarrilaren 15ean eta 22an ekonomia berde edo zirkularrari erreparatuko diogu,martxoaren 14an eta 21ean, berriz, industria sortzaileak landuko dira eta planteatutako ekonomia edo zahartzaroaren ingurukoa maiatzaren 14an eta 21ean.

 

Zer egin behar dut jardunaldi eta tailerretan parte hartzeko?

Oso erraza da. Sartu programaren web orrian: www.inspiraekintzaileak.cometa bertan aurkituko duzu proiektuari buruzko informazio guztia, parte hartu nahi duzun jardunaldi eta tailerretan izena emateaz gain. Bai jardunaldiak, baita tailerrak ere doakoak dira eta Oarsoaldeak proiektuan parte hartzera animatu nahi dizue, gure eskualdean inspirazioaren txinparta piztuko duelakoan.

Argibide gehiagorako:

komunikazioa@oarsoaldea.eus 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer