Bihar, otsailak 2an, “Juanes de Salaberriaren hilketa”-ren ipuin aurkezpena

2019ko Otsailak 01
Ipuina

11:00etan izango da Donibane kaleko Kultura aretoan

370 urte bete dira Juanes de Salaberria Kale Nagusian hil zutenetik. Bertan dirau, oraindik, hilketaren berri ematen duen oroitarriak. Gertaera haren inguruan Mikel Susperregik sortutako “Hemen akabatu zuten”  idazlanak Lezoko I. Daniel Garbizu “Iruzubi” ipuin saria irabazi zuen. Testua gainbegiratu eta orraztu dute eta oin-oharrak gehitu dizkiote (Joxe Luix Agirretxe), marrazkiekin osatu (Lander Zurutuza) eta “Juanes de Salaberriaren hilketa” izenburuarekin argitaratu dute LEZOKUAK bildumari hasiera emanez. Ipuinaren sortzaileek Lezoko udalaren babes ekonomikoa eduki dute obra gauzatzeko.

Ipuinean jorratzen diren gaiak:

XVII. mendeko hilketa bat du ardatz kontakizunak. Horren berri ematen duen oroitarria herriko alde zaharrean kontserbatuta eta lokalizatua egoteak gazte batzuen jakin mina piztuko du. Gertaera haren inguruko trama beltzak, garai hartako herriko gizartearen berri eta elite politiko-ekonomiko-erlijiosoaren jokabidearen zertzeladak ageri dira ipuinean. Horrek guztiak eta ipuinean espresuki lantzen den Lezoko euskarak herriko memoria historikoaren transmisiorako material baliotsu bihurtzen dute ipuin hau gure ustez, eta, batez ere, herriko gazteen artean zabaltzeko moduko lana dela deritzogu.

Banaketa:

Liburua Pasaia Lezo Lizeoan eta Lezo institutuan banatu da DBHko ikasleen artean lantzeko eta martxorako dinamizazio literario batzuk aurreikusi dira bi zentroetan Mikel Susperregi egilearen eskutik. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer