Kuadrillategik ikasturte berria hasiko du urriaren 14an

Al, 2016-09-05 15:51
Izen-ematea irailaren 23an itxiko da eta Pasaia eta Lezorako hezitzaileak behar dira 
 
Kuadrillategi egitasmoak ikasturte berria hasiko du urriaren 14an. Egitasmoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta matrikulazio epea irailaren 23an itxiko da. 
 
Bertan parte hartzeko interesa daukaten gazteek ikastetxeetan jarriko diren esku-orriak bete eta bertan izango diren postontzietan utzi beharko dituzte. Matrikulazio epea itxi aurretiko astean kuadrillategiko arduradunek bisitak egingo dituzte ikastetxeetara.
 
Hezitzaileak behar dira
Kuadrillategiko gazteekin aritzeko hezitzaileak behar dira. Interesatuek curriculuma bidali behar dute zerbitzuak@ttakun.com posta helbidera. Informazio gehiago eskatzeko edo-eta edozein zalantza argitzeko 943-360825 telefono zenbakira deitu.
 
Arloa edo saila