Natura ondarea

Jaizkibel

Logo Natura 2000

Jaizkibel, Garrantzi Komunitarioko Lekua (IKL) – Natura 2000 Sarea

2004az geroztik Natura 2000 Sarearen barruan dago Jaizkibel. Habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren eta Hegaztiei buruzko 79/409/EEE Zuzentarauaren arabera interes komunitarioa duten habitat naturalak eta landare eta animalia espezieak babestea du helburu sareak.

Gaintxurizketako haltzadiak eta larreak

Apaiziartza eta Batxillerborda erreken ertzean kokatzen da hobekien kontserbatuta dagoen Lezoko haltzadia. Ibar-baso horretan haltzak (Alnus glutinosa) eta lizarrak (Fraxinus excelsior) dira nagusi, eta, Habitaten Zuzentarauaren arabera, habitat-mota hori Garrantzi Komunitarioko Lehentasunezkoa da.

Buztinzulo eta Bakarraiztegiko basoak

Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legearen arabera, hostozabal zuhaizti guztiak dira garrantzitsuak natura-ikuspegitik; hortaz, horiek kontserbatzeko ahaleginak egin behar dira.

Errekak

Lezoko errekak Oiartzun ibaiaren unitate hidrologikoan sartzen dira. Zubitxo eta Bakarraiztegi dira bertako erreka nagusiak.

Lezoko erdigunetik igarotzen da Zubitxo Erreka. Minkurako errekaren, Olartzako errekaren eta Jaizkibelgo hegaletik jaisten diren beste erreka txiki batzuen ura jasotzen du. Gehienbat lurpetik igarotzen da Zubitxo erreka, eta erdiguneko zenbait puntutan azalean ageri da. Pasaiako portuan itsasoratzen da, lurpetik. 

Klima eta geologia

Lezoko klima negu euritsudun subtropiko epela da. Tenperatura epela egiten du, oro har (gutxitan 5 gradu baino gutxiago) eta Oreretako behatoki meterologikoaren arabera, urteko bataz besteko prezipitazioa  1879 mm-koa da. Hilabete euritsuenak negua eta udazkena dira, baina horrek ez du esan nahi udak lehorrak direnik, oso gutxitan egoten da lehorraldirik.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer