Bazkide egin

Udal Liburutegira nornahi etorri daiteke. Sarrera librea da eta doakoa.

Gauza batzuetarako ordea bazkide txartela beharrezkoa duzu, esate baterako mailegu zerbitzuaz baliatzeko.

Bazkide txartelak ez darama argazkirik eta doakoa da. Eskuratu ahal izateko inprimaki bat bete behar duzu, besterik ez.

Bazkide txartel hori Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kide diren Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi guztietan erabili dezakezu.