Bisita gaitzazu

Nola iritsi

Lezo herri txikia izanagatik, ongi komunikatuta dago. Bertatik igarotzen da N-1 errepidea, Euskotren geltokia dauka eta Errenterian, baina Lezotik oso hurbil, Renferen geltokia dago. Bestalde, H1 autobus-lineak Donostiarekin lotzen du (baita Errenteria eta Donibanerekin ere).

Festak eta ospakizunak

Herriko festa nagusiak Mendekosteak (maiatzean) eta Santakruzak (irailean) izaten dira. Hala ere, urtean zehar beste hainbat hitzordu eta ospakizun daude, auzoetako jaiak eta inauteriak tarteko.

Ibilbideak

Bi dira funtsean Lezon egin daitezkeen ibilbide motak: bata herri barruan eta bestea Jaizkibel mendian barrena. Bigarren horrek, noski, proposatzen dugun ibilbidearen aldaera ugari eduki ditzake, norberaren nahi edo egoerara moldatzeko.

Jan eta lo

Lezon egonaldia egin nahi duen bisitariak badu non jan eta non lo egin. Inguruko herriek (Oiartzun, Errenteria eta Pasaiak) eskaintzen dituzten aukerak alde batera utzi gabe, lo egin eta jateko leku hauek eskaintzen ditu Lezok.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer