Jakintza trukerako topaketa

2012ko Martxoak 21

Datorren larunbatean (martxoak 24), Errenteriako Merkatuzar Eraikinean.

Prest dago Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren baitako topaketa. Bertan bilduko gara Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaiako herritarrak, jakintza trukatu eta nork beretik emateko xedez. Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren 'bide-orria' gorpuzten hasteko jardunaldia izango da. Hona hemen egun horretako zitarako jakin behar dituzun datuak;

Eguna: Martxoaren 24a, larunbata.
Lekua: Errenteriako Merkatuzar eraikina.
Kokagunea: Errenteriako topo tren geltokiaren parean.
Ordutegia:
        9:30-13:30: lan saioa
        14:00etatik aurrera: bazkaria.

Topaketak bi gune izango ditu:

Umeen gunea:Lau urtetik gorako haurrentzat izango da. Gune horretan, jolasa dela bitarteko, Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak zer-nolakoa izan daitekeen irudikatzen hasiko dira umeak.

Gazte eta helduen gunea:Bi zati izango ditu gune honetako dinamikak. Lehenengo zatian, lau hitzaldi izango dira. Bigarren zatian, berriz, talde txikiak osatu eta hitzaldietan azaldutako ideia eta gogoeten gaineko eztabaida irekia egingo da.

Hitzaldi eta hizlariak:

  1. Aisia hezitzailea: Itsaso Pagoaga (Arrasateko Txatxilipurdi aisia taldeko kidea).
  2. Partaidetza: Andere Ormazabal (EHUko Parte Hartuz taldeko kidea).
  3. Euskararen zentralitatea: Nekane Goikoetxea (HUHEZIko irakaslea).
  4. Auzolana: Lorea Agirre (HUHEZIKO irakaslea).

Ekarpen guzti-guztiak biltze aldera, goizaren azken txanpan, ume, gazte eta helduak gune berean batuko dira.

Ez da, hala ere, dena gogoeta izango, eta horretarako Pasaiako Albaola Itsas Kultur Elkartekoen, Errenteriako txistularien eta Arrate Arozena kantariaren, Lezoko Jon Legorburu kultur eragilearen eta Oiartzungo Amaia Larrañaga artzaiaren bisitak izango dira.

Topaketara etorriko diren guztiak eraikin berean bilduko dira, nor bere gunean.

Ondoren, bazkaria izango da. Leku berean.Bazkaria ere auzolanean antolatuko da, eta beraz, herri bakoitzeko jendeak ahal dela etxean egindako jaki mota bat ekarriko du guztiekin partekatzeko. Horrela egin da banaketa:

Lezoarrek, zizka-mizkak.
Pasaiatarrek, patata tortillak (edo tankera bereko jakiak).
Errenteriarrek, postreak.
Oiartzuarrek, edariak.

Gai honekin lotura duten beste berriak:

2012-03-12: Proiektu aurkezpena.

2012-02-22: “Irrien Lagunak Oarsoaldean” Proiektua.

 

Aupa! Topaketatik

Aupa! Topaketatik ateratako dokumentua, akta, apunteak... nonbait daude irakurgai? Gustatuko litzaidake irakurtzea. Mila esker! aitiba

Topaketako akta

Kaixo lagun, Hasteko, sentitzen dugu lehenago idatzi ez izana. Momentuz ez dago eskatzen duzun informazioa hau jasotzen duen atalik webgunean. Herri ezberdinetako ordezkariekin talde bat osatu eta informazio guztia jasoko duen gune bat egitea da gure asmoa baina hau guztia zehaztu bitartean topaketa honetako akta bidaltzen dizugu. (Iruzkina egiteko jarri zenuen emailera) Eskerrik asko zure interesagatik eta espero dugu bidaltzen dizugun informazioa lagungarria izatea.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer