Kuadrillategi egitasmoaren Urteberri Festa

Al, 2015-01-12 10:26

Lezoko frontoian berrehun gazte elkartu ziren pasa den ostiralean

Joan den ostiralean Kuadrillategi egitasmoan dabiltzan gazteak Lezoko frontoian elkartu ziren Urteberri Festa ospatzera. Herriko gazteekin batera, Pasaiakoak ere gerturatu ziren, guztira 200 bat lagun.

Bertan afaldu ondoren, bideo muntaia bat ikusi zuten. Festa girotzen joan zen, batez ere karaokearekin; bertan, gazteek musikarekiko zaletasuna eta trebetasuna erakutsi zuten. Ospakizuna dantzaldi batekin amaitu zen, iluntzeko 23:00ak aldera.