Ikasturte berria irailaren 8an hasiko da

Or, 2015-07-03 14:27

Musika Eskolako ikasle berrien zerrenda, plaza hutsen eskaintza eta onartutako dirulaguntzen jakinarazpena egin da

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasturte berria, 2015-16, datorren irailaren 8an hasiko da. Ohar  honen bitartez Musika Eskolako arduradunek hiru jakinarazpen egin nahi dituzte.

Batetik, ikasle berrien zerrenda argitaratu dute. Bertan, onartuen eta itxaron zerrendan daudenen berri ematen da. Lotura honetan ikus daiteke zerrenda.

Bestetik, irailera begira, geratzen den plaza hutsen eskaintzaren berri eman dute. Lotura honetan ikus daitezke.

Eta azkenik, onartutako diru-laguntzen zerrendaren berri eman dute. Ikus hemen zerrenda.

Matrikulatzeko aukera
Irailaren 1etik 4ra bitartean matrikulatzeko epea zabalik izango da, goizeko 10:15etatik 14:00etara. Eta irailaren 7an ikasturtearen aurkezpena egingo da 17:00etan Musika Eskolan. Bertan informazio guztia emango da.
 

Arloa edo saila