Erandiko hilketa salatzeko elkarretaratzea

Ar, 2015-10-06 15:40

Lezoko Udalak bat egin du Oarsoaldeko mugimendu feministak biharko, hilak 7, antolatu duen ekimenarekin

Astelehenean, urriak 5, Erandion gizon batek bikotekidea erail zuen. Gertakari larri hau dela eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilu eta Pasaiako Berdintasun Mahaiarekin batera, bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministak egin duen deialdiarekin, eta herritar guztiak deitu nahi ditugu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean bihar, hilak 7, 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Publikoki eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako gure jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Amaitzeko, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak emakumearen familiari gure elkartasuna adierazi nahi diogu. 

Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila