Lankidetza hitzarmena HITZArekin

Ar, 2015-11-17 15:00

Helburua da hedabideen alorrean euskararen erabileraren normalizazio-lanak bideratzea

Kepa Garbizu Lezoko alkateak eta Lierni Ormazabal Oiartzungo Hedabideak-en ordezkariak lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den ostiralean, hilak 13.

Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du. Helburua da Udalak eta HITZAk, elkarlanean, hedabideen alorrean euskararen erabileraren normalizazio-lanak bideratzea.

Hitzarmenaren bidez, Udalak diruz lagunduko du HITZAren jarduna. Komunikabideak, berriz, jarraian aipatzen diren ekoizpen ildoak garatu eta hobetzen ahalegintzeko konpromisoa hartzen du:

  • Oarso Bidasoa Hitza astekaria: ostiraletan argitaratuko da 16 orrialdeko astekaria.
  • Internet: oarsobidasoa.hitza.eus elikatzea urte osoan.

Hitzarmenarekin, batetik, euskarazko prentsa idatzia sustatzea eta euskara hutsean dauden komunikabideak laguntzea bilatzen da. Bestetik, euskarazko irakurzaletasunan eragitea nahia da, berriek daukaten bertakotasunak irakurleak lortzen erraztuko duelakoan.
 

Arloa edo saila