Larunbatean, bertso jaialdia Gezalan

Al, 2016-02-08 17:00

Andoni Egaña, Alaia Martin, Maialen Akizu eta Maialen Lujanbio ariko dira kantari

Mañontzi Bertso Eskolak Lezoko Udalarekin elkarlanean bertso jaialdia antolatu du. Datorren larunbatean izango da, otsailaren 13an, 22:00etan, Gezala Auditorioan.

Bertso saioan bertsolari hauek parte hartuko dute: Andoni Egaña, Alaia Martin, Maialen Akizu eta Maialen Lujanbio.

Sarrerak Tiñelun eta Gure Txokon daude salgai 8 eurotan. 

Arloa edo saila