Euskara sailaren dirulaguntzak

Or, 2016-05-27 07:35

Aurten, begirale/zuzendari titulua ateratzeko asmotan dabiltzanek diru laguntzak izango dituzte

Lezoko Udaleko Euskara Sailak deialdia arautu du euskara ikasten, unibertsitateko udako euskaraz emandako ikastaroetan matrikulatu nahi duten, zein errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten elkarteei, erakundeei edota merkatariei diruz laguntzeko. Aurtengo berrikuntza, ordea, begirale/zuzendari titulua ateratzeko asmotan dabiltzanentzat ere diru-laguntzak izango direla da.

Urtero ematen diren laguntza hauen helburua da gizarte-esparrutan euskararen erabilera eta hobekuntza sustatzea. Laguntzaren jasotzaileak eta bete beharreko baldintzak ondorengoak dira:

Euskaltegiko euskara ikasleak

  1. Udalerriko euskaltegian edo beste edozeinetan izena ematea eta gutxienez % 85eko asistentzia egiaztatzea.
  2. Derrigorrezkoa da, gutxienez, Lezon urtebetez erroldatuta egotea.

Udako ikastaroetara doazenak

  1. UEUko edota EHUko ikastaroetan parte hartzea.
  2. Lezon, gutxienez, azken urtean erroldatuta egotea.

Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteko

  1. Lezon, gutxienez, azken urtean erroldatuta egotea.
  2. Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaularitzak homologatua egotea.
  3. Araututako gehienezko epean titulua ateratzea

Elkarteen/erakundeen lokaletako edota merkataritzako errotulua euskaraz jartzea

  1. Lokala Lezon kokatuta egotea.
  2. Errotuluaren testuak euskaraz idatzita egotea.
  3. Testuak euskaraz ondo idatzita egon behar du.

Laguntzak eskatzeko epeak
Eskabide ezberdinak aurkezteko epeak ondokoak dira kasu bakoitzeko:

Euskara ikasteko diru-laguntzak:

  1. Iraila-ekaina bitartean egindako ikastaroak, uztailaren 1a (barne).
  2. Uztaila-iraila bitartean egindako ikastaroak, urriaren 21a (barne).

Udako ikastaroetarako:

  1. Ikastaroa amaitu ondoren.

Asialdiko begirale/zuzendari ikastaroa:

  1. Ikastaroa amaitu ondoren.

Errotuluen kasurako:

  1. Jarri aurretik egitea komeni da, beti ere 2016ko urtearen barruan.

Informazio zehatzagoa eta eskabideak egiteko eranskinak, Lezoko Udaleko webgunean (Ikus Euskara Sailaren diru-laguntzak) eskuratu ahal dira, ondorengo loturan

Arloa edo saila