ZerBerri Lezon, Udal aldizkari berria

2017ko Martxoak 17

Hobekuntza eta egokitzapen prozesu baten ondoren, gaur banatuko da diseinu, tamaina, egitura eta izen berria duen Udal aldizkari berriko lehen alea. Aldaketaren helburu nagusia da modu eraginkorragoan herritarrak informatzea eta udal jarduna lezoarrei gerturatzea; baita aldizkaria erakargarriagoa egitea ere. Hori dela eta, bi atal nagusi ditu aldizkari berriak; lehenengoak Udalaren edukiak, albisteak eta alderdi politikoen artikuluak jasoko ditu, eta, bigarrenak, lezoarrak izango ditu protagonistatzat herritarren intereseko edukiekin, elkarrizketa, erreportaje edota irudi bidez helaraziko direnak.

Gaur hasiko da ZerBerri Lezon Udal Aldizkari berriaren banaketa.  Honek egitura zein diseinu berria du, hilabete batzuk iraun dituen egokitzapen eta hobekuntza prozesuaren ostean. Prozesu honek helburu izan du aurreko aldizkaria hobetzea eta informazioa eskuragarriagoa egitea. 

Munttar aldizkariaren azken aleak, dagoeneko, aurrekoekiko aldaketa batzuk zekartzan eta hausnarketen, egokitzapenen eta aldaketen ondoren, zehaztutzat eta bukatutzat eman da prozesua. Gauzak horrela, diseinu, tamaina, egitura eta izen berria du Udal Aldizkariak. Hori guztia modu eraginkorragoan informatzeko eta udal jarduna herritarrei gerturatzeko helburuarekin, baita irakurketa errazteko eta aldizkaria  erakargarriagoa egiteko ere. 

Hizkuntza irizpideei dagokienez, euskararen erabilera lehenetsiko da, hala ere edukietako asko elebitan joango dira, aldizkari berriaren helburu nagusia Lezoar guztiei informazioa gerturatzea baita.

Lehen ale honetan jaso diren albiste eta gai nagusiak dira Herri Eskolako estaldurari buruzko proiektua eta Lezoko inauterietako protagonista nagusiaren 30. urteurrenaren harira egindako erreportajea. Alkatearen gutunak ematen dio aldizkariari hasiera, lezoarren onurarako Udalak aurrera eramandako ekintzen berri emango da eta Udaleko alderdi politiko bakoitzaren iritzi artikuluak ere jasoko ditu aldizkariak. Bigarren atalean, argazki lehiaketako irabazleak argitaratuko dira eta datozen hilabeteetako agenda kulturala kontsultatu ahal izango da. Azkenik, Lezoko inauterien jatorria ezagutzen ez dutenek Trapujale pertsonaiari buruzko xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte erreportajearen bitartez.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer