Hastear dira, berriz ere, Tipi-topa irteerak!

Ar, 2017-04-25 10:21

Ostegun honetan, apirilaren 27an, Tipi-Topako irteerak hasiko dira berriro, eta ekainaren 22ra arte guztira 9 irteera egingo dira

Aste Santu aurretik iragarri modura, ostegunean, apirilaren 27an, berriro hasiko dira Tipi-Topako ohiko irteerak, eta ekainaren 22ra bitartean, guztira, 9 irteera egingo dira. Jakina denez, egitasmoak helburu du ibilaldi ezberdinen bitartez egitasmoan parte hartzen duten adineko pertsonen ongizate fisiko zein psikikoa hobetzea.

Beti bezala, topaketa, goizeko 11:00etan izango da udaletxe parean. Ibilaldi luzea egiten dutenak aldiz, 10:45etan abiatuko dira leku beretik. Amaitzean salda banatuko zaie parte-hartzaileei.

Oporren aurretik, Herri Eskolako haurrek Tipi-topa egitasmoan parte hartu zuten eta hastear den edizio honetan ere, haurrekin irteera bereziren bat egitea da asmoa belaunaldien arteko harremanak sustatzen jarraitzeko.
 

Arloa edo saila