Datozen egunetan amaituko dituzte Altamirako biribilguneko obrak

2017ko maiatzak 19
Altamirako biribilguneko obrak

Obra hauen bitartez istripu, zauritu eta hildakoak ere eragin dituen puntu beltz honi behin betiko irtenbidea emango zaiola berretsi du alkateak gaur egindako bisitan

Lezoko Alkatea, Jesus Mari Martiarena, Altamirako biribilgunean gauzatzen ari diren obretara gerturatu da beste behin horien jarraipena egiteko. Alkateak azaldu duenez, obra horien bitartez behin betiko konponbidea emango zaio hain arriskutsu eta gatazkatsua den gune honi. Horrela izan dadin, herritarren irisgarritasun eta segurtasuna hobetuko duen oinezkoentzako eta txirrinduentzako bidea eraiki da.

Ildo horretatik, Martiarena alkateak gogorarazi du aurreko legealdian EH Bilduk ez zuela arazo hau konpontzeko interesik azaldu, ez Udalean eta ezta Foru Aldundian ere. Azkenik, hauteskundeen atarian, Aldundiak obra batzuk burutu zituen arazoari benetako irtenbidea eman gabe.

Hori dela eta, egungo udal gobernu taldeak lehentasun osoa eman dio gaiari arazoari behin betiko irtenbidea emate aldera; izan ere, hainbat auto eta oinezkok erabiltzen dute bide hori eta hainbat istripu, zauritu eta hildako ere egon dira bertan. Beraz, aipatu obrei esker eremua seguruagoa izango da hemendik aurrera.

“Pertsona ororen segurtasuna eta ongizatea bermatzea da gure eginkizuna, eta ekintza honek oinezkoen segurtasuna nabarmen hobetzeaz gain, herritar guztien irisgarritasuna ere bermatuko du” azpimarratu du.

Amaitzeko, Jesus Mari Martiarena alkateak azpimarratu du obrek Lezoko herritarren eskaerei eta beharrei erantzuten diela. “Datozen egunetan amaituko dituzte obra, beraz, laster lezoar orok izango du seguruagoa eta irisgarriagoa izango den ibilbide berri honetaz gozatzeko aukera”.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer