Kultur taldeek lokal berria bisitatu dute

2017ko Ekainak 16
kultur lokal berrira bisita

Udalak arte eszenikoekin lotura duten kultur taldeen erabilerarako lokal berria erosi du Kale Nagusian taldeen eskari eta beharrei erantzuteko helburuarekin. Taldeek pozez hartu dute erabakia.

Kulturaren aldeko apustuan eta herriko kultur taldeek gauzatzen dituzten jarduerak babeste aldera, Udalak lokala erosi du Kale Nagusian. Azpiegitura berri honekin taldeek dituzten beharrei eta eskariei erantzun nahi izan die Udalak beren jarduerak modu egokiago batean aurrera eramaten jarraitzeko aukera izan dezaten.

Aste honetan kultur taldeek- Murixka dantza taldeak, Orratx Antzerki taldeak eta desfileen aldeko taldeak- kultur teknikariarekin eta Jesus Mari Martiarena alkatearekin, lokal berria bisitatu dute. Lokalak txukuntzeko badago ere, taldeek pozez hartu dute erabakia, aurrerantzean, beren materialak gordetzeko eta entseguak egiteko eremu berria izango dutelako.

Udalak jakinarazi duenez lokala udan egokitzea da asmoa, ikasturte berriarekin batera taldeak eremu berrira lekualdatu daitezen.

Amaitzeko, lokalak taldeen arteko harremanak estutu, sinergiak sortu eta elkar ezagutzeko aukera emango diela nabarmendu zuten talde ezberdinetako ordezkariek. Era berean Udalak, eremu honetan kultur plaza berria sortu nahi duela adierazi zuen Kale Nagusiari ere bizia emateko. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer