Kultur lokala egokitzeko lanak esleituta

Ar, 2018-01-16 10:23

Udalak NIGURKO enpresari esleitu dizkio lanak 82.506,62 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne) eta 15 asteko epea dute lanak gauzatzeko. Lokala eraberritzeko lanekin datozen egunetan hasiko dira eta aurreikuspena, apirilean lanak amaituta egotea da.

Kale Nagusian kokatuta dagoen kultur lokala egokitzeko lanen esleipen prozesua martxan jarri zuen Udalak abenduan, lanak urtarrilean esleitu eta hil honetan bertan hasteko helburuarekin.

Gauzak horrela, NIGURKO enpresari esleitu zaizkio lanak 82.506,62 (BEZ barne) euroko aurrekontuarekin eta datozen egunetan hasiko dira lokala eraberritzeko lanekin.

Udalak kultur taldeen behar eta eskariak kontuan hartuta garatu du proiektua. Hori dela eta, proiektuak espazio ezberdinak aurreikusten ditu taldeek bertan entseiatzeko eta materialak gordetzeko eremu ezberdinak izan ditzaten. Erabileraren araberako zoru ezberdinak ezarriko dira, hala nola, biltegian edota entsegu-gunean eta komunak ere sortuko dira talde ezberdinetako kideek non aldatu izan dezaten. Elektrizitate eta telekomunikazio instalazioa berrituko da eta energia eraginkortasunaren alde eginez, Led argiak ezarriko dira.

Halaber, leiho berriak jarriko dira eta lokalera sartzeko bi sarrera egokituko dira.

Lanak apirilean amaituak izatea espero da eta lanak amaitu ondoren kultur taldeak lokal berrira lekualdatu ahal izango dira.

Eremu berri honekin Udalak arte eszenikoekin lotura duten herriko taldeen behar eta eskakizunei erantzun nahi die eta bide batez, kale Nagusia berpiztu eta herriko kultur gune ere bilakatu nahi da. Proiektu hau gobernuaren kulturaren eta kultur jardueren aldeko apustuaren baitan kokatzen da, udal gobernuarentzat ezinbestekoa delako tokiko taldeek egiten duten lana eta eskaintzen dituzten jarduerak babestu eta sustatzea herriko taldeek lan izugarria egiten baitute eta herriaren eta herritarrek alde.

Arloa edo saila