Lezo kulturaz blai datozen egunetan

Ar, 2018-02-20 15:56

Inauterien ondotik, haur jarduera mordoa izango dira asteburuan eta igandean “Mami Lebrun” antzerki emanaldia helduentzat. Asteazkenean, Ana Malagon idazlearen “Geldituz zaitezte gurekin” liburuari buruzko euskarazko literatur solasaldia ospatuko da.

Mozorro egunak igarota, kultur egitaraua pil-pilean izango da berriz ere astebukaera honetan. Haur jarduerak izango dira protagonista nagusiak, baina igandean gazte eta helduek ere antzerki emanaldiaz gozatu ahal izango dute.

Haur jarduerak:

Otsailak 23- “Itoitz, urpeko ipuinak” Gezalan arratsaldeko 17:30ean.

Otsailak 24- “Pixkanaka, pixkanaka” haur zinema saioa 16:30ean eta “Pan. Sekula betirako bidaia” 18:00etan, biak doan eta Gezalan.

Mami Lebrun:

Igandean (otsailak 25) antzerki emanaldia izango da Gezalan iluntzeko 20:00etan. Sarrerak 8 euroren trukean eskuratu ahal izango dira eta dagoeneko salgai daude Lezoko kultur bulegoan edota udal webgunean.

Mami Lebrun ez da musikal bat, nahiz musikak oso zati garrantzitsua hartzen duen. Ez da ere komedia nahiz eta hainbatetan horren antza ere baduen. Eta ez da drama ere ez, nahiz heriotzaz eta doluaz hitz egiten den ?maite ditugunei agur esaten jakitea... eta nola mantendu hauen memoria?. Gure amaren, amonaren, aitaren… atzean, pertsonak daude, gu geu bezala, eta denek izan dute nork bere bizitza propio eta partikularra.

Hori da kontakizun honetan topatuko duguna. Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek... eta Kabaret hitza aipatzerakoan……. baina hau guztia, bertan hurbilduko denarentzat gelditzen da.

Irudien laburpen txiki bat hemen:  https://www.youtube.com/watch?v=_XprGmVxyY8

Euskarazko literatur solasaldia, asteazkenean:

Datorren asteazkenean, otsailak 28, Ana Malagon idazlearen “Gelditu zaitezte gurekin” liburuari buruzko literatur solasaldia ospatuko da Lezoko Udal liburutegian arratsaldeko 18:30ean. Saioa Ane Mayozek dinamizatuko du.

 

Arloa edo saila