Kultura

HARREMANETARAKO

Teknikaria: Xanti Val

Helbidea: Donibane Kalea 2, 20100 Lezo
Telefonoa: 943 51 34 76
Faxa: 943 52 86 64

Herritarrei begirako ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:30era.

Posta elektronikoa: kultura@lezo.eus

INFORMAZIO INTERESGARRIA

ZERBITZUAK

Lezoko Udaleko Kultura sailaren helburu estrategikoa udalaren kultur dinamizazioa da. Hau da, kultura emankizunak sustatu, sortu, eta hedatzea ahal den esku hartze zabalena bultzatuko duten ekintzen bitartez.

Horrela, kultur jarduerak antolatu, zerbitzu eta instalazioak kudeatu, gizarteak parte hartzeko egiturak garatu, tokiko elkarteei laguntza ekonomikoak bideratu eta azpiegiturak ahalbidetzen ditu.

Kultura sustatu eta hedatzeko aipatu lanetan, honakoak dira eginkizun nagusiak:

  • Ikuskizunen eremuan, egitarauak gauzatzea eta horiek behar bezala garatzea kudeatzea. Arte eszenikoen alorrean antzerki, dantza eta musika edota ikus-entzunezkoak Gezala Auditoriumean. Arte plastikoen erakusketak, hitzaldiak eta eztabaidak Donibane kaleko kultura aretoan.
  • Herriko jaien kudeaketa: Mendekosteak, Inauteriak, Santakrutzak, Gabonak eta, Gaintxurizketa eta Altzate auzoetako jaien diru-laguntzen eta azpiegituraren kudeaketa.
  • Argitalpenak. Lezoko izana eta izaera agertuko duten argitalpen- ildoa planifikatzea eta egikaritzea. Dela, Lezo Urratsez Urrats liburu-sorta, direla bideo grabazioak, fototeka… Hau da, memoria eta ondarearen berreskurapena.
  • Jai egitarau, ekitaldi eta ikuskizunen programak eta bestelako argitalpenak.
  • Kultura eta Festa batzordearen bilerak, prozedura administratiboak egikaritzeko zein jaien prestaketarako. Bilera hauek guztiak Donibane kaleko kultura aretoan egiten dira.
  • Urteko diru-laguntzen zein diru-laguntza puntualen kudeaketa.
  • Herriko elkarteen hitzarmenen kudeaketa.
  • Udalerriari buruzko informazioa eskaini.
  • Herriko kultur ekipamendu berrietarako azterlan eta proposamenak egitea.
  • Proiektu berrien inguruko proposamenak eta aurrekontuak egitea.
  • Urteko aurrekontuen prestaketa.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer