Udaltzaingoa

HARREMANETARAKO

Arduradun teknikoa: Segundo Ángel Garbizu Rodríguez                       

Helbidea: Gurutze Santuaren Plaza,1, 20100 Lezo                    

Telefonoak: 943 52 40 03 / 629 434 847

Faxa: 943 52 86 64

Herritarrei begirako ordutegia: Asteko 7 egunetan, 6:00etatik 22:00etara.

Posta elektronikoa: udaltzaingoa@lezo.eus

 

ZERBITZUAK

Legez bete beharrekoez gain, zerbitzu hauek eskaintzen ditu udaltzaingoak, besteak beste:

  • Txakur arriskutsuen tramitazioa.
  • Armen tramitazioa (karabinak).
  • Aparkatzeko txartelen kudeaketa.
  • Merkatu txikiaren kontrola.
  • Matxurak: semaforoak, argiteria, alarmak, kaleko egoera…
  • Larrialdietako planaren kudeaketa.
  • Kirolak eta ekitaldiak.
  • Altamirako aparkaldi mugatuaren kontrola
  • Bizilagunei arreta eman eta eskakizunak bideratzea.

 

GALDUTAKO OBJEKTUAK

Lezoko Udaleko Galdutako Objektuen Bulegoa Gurutze Santuaren plazako lehenengo zenbakian dago, Udaltzaingoaren ardurapean.

Galdutako ObjektuenBulegoaren eginkizuna da Lezon udaltzainek edo edozein herritarrek aurkitutako objektuak biltzea, sailkatzea eta itzultzea.

Ordutegia: 6:00etatik 14:00etara

Zer egin behar dut galdutako objekturen bat aurkitzen badut?

  • Udaleko Galdutako Objektuen Bulegora eraman behar dut, hau da, Udaltzaingoaren bulegora.
  • Bertan, nire datuak erregistratuko dituzte –NAN, helbidea, telefono zenbakia eta abar–, beti ere norberak ematen baditu.
  • Objektua entregatu izanaren agiria emango didate, Legezko xedapenak adieraziz. Izan ere, legezko jabea ez bada bi urtetan azaltzen, objektua berreskuratzeko aukera izango baitut, beti ere objektua baliozkoa bada.
  • Gainontzeko objektuekin ere –arropa, aterkiak, betaurrekoak, eta abar– agiria emango didate, eta bi hilabete pasa ondoren, etxera eramateko aukera izango dut. Horrela ez bada, aprobetxatu asmoz, Gobernuz Kanpoko Erakundeetara bidaliko dira. Mugikorrak, aldiz, birziklatu egiten dira.

Zer egin behar dut galdutako objekturen bat berreskuratzeko?

  • Udaltzaingoak Gurutze Santuaren plazako lehenengo zenbakian duen bulegora  joan.
  • Zerrenda Internet bidez kontsulta daiteke.
  • Galdutako objektua berreskuratzeko:
    • Galerari buruzko datu ahalik eta zehatzenak eman behar dira: tokia, eguna, eta abar.
    • Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu behar da.
    • Faktura aurkeztea lagungarria da.
    • Mugikorren kasuan, hauexen aurkeztu behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura –bertan zehazten baitira IMEI kodea edo-eta PIN zenbakia–.
    • Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak, haren bikotea, faktura edo-eta haren jabe zarela identifikatzen zaituen bestelako datuak.  

Galdutako objektuen zerrenda.

 

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer