Asteartean, urriak 23, Furgobaratzaren bisita

Az, 2018-10-17 15:55

Furgobaratzak astearte arratsaldean egingo du Baratze Parkera urteko azken bisita, 17:00-19:30 bitartean. Jakoba Errekondok Baratze Parkea bisitatuko du eta landareen zuzeneko kontsultategia eskainiko du

Asteartean, urriaren 23an, Furgobaratzak Lezoko Baratze Parkera bisita egingo du. Urteko zazpigarrena izango da, urteko azkena. Bisita honen iraupena ohikoa baino luzeagoa izango da, izan ere, Jakoba Errekondok landareen inguruko kontsultategia eskainiko du. Beraz, bisita 17:00ak eta 19:30ak bitartean egingo da eta 150 minutuko iraupena izango du.

Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrak ere gerturatu daitezkeela Furgobaratzaren bisitara eta urtean zehar antolatzen diren tailer desberdinetan ere parte hartu dezaketela, izan ere, bisita horiek herritar guztientzat irekiak dira.

Jakoba Errekondoren bisita

Aipatu bezala, Furgobaratzak 2018an egingo duen azken bisitarekin batera Jakoba Errekondo gerturatuko da Lezoko Baratze Parkera. Errekondok landareen zuzeneko kontsultategia eskainiko du eta, beraz, gerturatzen diren herritarrek beren zalantzak momentuan bertan galdetzeko aukera izango dute. Gainera, Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak elkarlanean egindako “Landareak lantzen” izeneko urte osoko gida-liburuak oparituko dira.

Bestalde, Furgobaratzak egingo duen bisitan jarraian zehazten diren ohiko zerbitzuak eskainiko dira, hain zuzen ere:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera

4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa

5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa

Arloa edo saila