Martxoak 25, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, martxoak 25a, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 8:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2019ko martxoaren 11n egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzuak jardunbide ireki bitartez kontratatzeko espedientea hasteko proposamena. (Euskara)

3. Pasaia Lezo Lizeoari 2009/04/21ean udalarekin sinatutako hitzarmenaren aurtengo ordainketaren lehen zatia ordaintzeko proposamena. (Kultura)

4. 2019-20 ikasturterako Tomas Garbizu Udal Eskolaren matrikula araudia onartzeko proposamena. (Musika Eskola)

5. Apirilaren 18tik 22ra Aiton Borada taberna ixteko egin duen eskaera onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

6. Aiton Borda elkarteari 2019. urterako diru-laguntza emateko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

7. 2019.urteko GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

8. Alkatearen erabakien kontu ematea. (Alkatetza eta Delegatuak)

9. Galde eskeak.

Arloa edo saila