50/50 PROIEKTUA, Oarsoaldean energia-iragatean laguntzen

2018ko Abenduak 13
Oarsoaldea

Oarsoaldeak energia-sentsibilizazioaren eremuan proiektu berriztatzaile eta aitzindaria abian jarri du

Abenduaren 12an, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu ostean, prentsaurrekoa egin zen 50/50 proiektua aurkezteko.  Proiektuak energia-eraginkortasunarekin zerikusia du eta eskualdeko energiari buruzko planean aurrez ikusten diren sentsibilizazio-jardueren barruan kokatzen da.

Energia oinarrizko ondasuna da eta bizi-maila duina lortzeko behar dugu. 2016an Oarsoaldeko eskualdeak, garapen-agentziaren bitartez, energia-plana definitu eta abian jarri zuen eta lan-esparru horri eutsiz, energia aurreztu eta ingurumena zaintzearen arloan jarduera ezberdinak garatu ditu. Horien guztien helburua herritarrak eta udal-langileak eraginkortasunez nahastea izan da. Bai energia-planak, baita bere esparruan garatu diren jarduerek ere, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Sailaren laguntza ekonomikoa izan dute.

Ekonomia-, gizarte- eta energia-paradigma berrirantz iragateko, gizartea guztia nahasi behar da. Hori da aukera bakarra. Horregatik, hainbat proiektuk ecolocal izeneko metodologiari eutsi dio eta, hain zuzen ere, metodologia berdinarekin “herritarrak, ikastetxeak, gobernu-taldeak, udal-teknikariak... laburbilduz, ekonomia- eta gizarte-eragileak aktibatu nahi dira. Izan ere, gizartearen kideak gara eta energiarik garrantzitsuena, eraldatzen duena, pertsonen energia dela kontuan hartu behar dugu”.

Ekitaldi honetan udalerri guztietako politikariek(Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo zinegotzia; Sergio Ekiza, Oarsoaldeako lehendakaria eta Pasaiako zinegotzia; Miguel Angel Sánchez, Lezoko zinegotzia; eta Jose Cruz Legorburu, Errenteriako zinegotzia) parte hartu zuten, esperientziaren lau ikastetxe protagonistetako (Pasaiako Karmengo Ama herri-ikastetxea, Oiartzungo Elizalde herri-eskola, Errenteriako Cristobal Gamón eta Lezoko herri-eskola) ordezkariekin, udaletako eta garapen-agentziako teknikariekin eta proiektuari laguntza teknikoa ematen dion Ecolocal enpresarekin batera.

50/50 proiektuak ohituren aldaketa sustatu eta energiaren pertzepzioa aldatzeko tresnak dira. Jada energia ez da gai urruna, jardute-tarte txikia eskaintzen duena, alegia. 50/50 proiektuen filosofia zuzeneko irabazia definitzea da eta, horretarako, instalazio bat erabiltzen duten pertsonen kasuan, energia eta uraren kontsumoak aurreztean oinarritzen da; askotan, energiaren kontsumoari lotutako kostuak eta aurreztearen zuzeneko onuradunak ez baitituzte antzematen.

Proiektuei esker, ikasturtean aurreztutakoaren % 50 ikastetxeari itzultzen zaio eta ikastetxeak zertan gastatu erabakiko du. Gainerako % 50 udalak inbertituko du, ikastetxeetan bertan energia-aurrezpen eta -eraginkortasunerako hobekuntzatan. Ikasturtean zehar, ikastetxeek energia-taldeak sortzen dituzte eta jarduera nahiz ekintzak abian jarri ere bai, ohiturak aldatuz kontsumoa hobetzeko. Energia-talde horietan eskola-erkidego guztia ordezkatuta dago: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezainak eta familiak.

Energia eta uraren kudeaketa eraginkorra gastua da eta ingurumen- eta ekonomia-ondore garrantzitsuak ditu. Oarsoaldeko udalek urtero 5 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gutxi gorabehera gastu arruntetarako aurrekontuaren % 50 da. Eta diru horretan guztian, ikastetxeek udalen gastu guztiaren %10 inguru gastatzen dute.

Dena den, interesgarriena ez da dirua aurreztu eta CO2-ren igorpenak gutxitzeko ahalmena, pedagogia-esperientzia baizik. Baliabideak arrazionaltasunez erabili behar dira eta hori ulertzeak gero eta premia handiagoa du gure munduan.

Proiektuari laguntza teknikoa “EcoooLocal” proiektuak eskaintzen dio. Izan ere, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin burututako proiektua da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea, Energia Eredu Berriaren aldeko Plataforman parte hartzen duena.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer