Tamaina handiko tresnen kanpaina martxan

2018ko Abenduak 13
Tamaina handiko hondakinak

Atzo abiatu zen tamaina handiko tresnen kanpaina, Lezoko Udalak eta San Markos Mankomunitateak bultzatua

Udalak martxan jarri du etxeko tamaina handiko tresnen inguruko kanpaina. Helburua da herritarrek modu egokian ateratzea mota horretako hondakinak, udalak adierazitako leku, egun eta orduetan. Horretaz gain, zein hondakin atera daitezkeen eta zeintzuk ezin diren atera zehazten duen informazioa emango da ere.  

Askotan hondakin mota horiek ez dira modu egokian ateratzen, lekuz kanpo, ordu edota egun okerrean, eta tamaina handiko tresnak ez diren hondakinak ateratzen dira. Jokabide horrek  arazo handiak eragiten ditu eremu publikoan, hau da, kaleetan: zikintasuna, herritarrentzako arriskua… Hori da kanpaina honen bidez zuzendu nahi dena. 

Herritarrek tamaina handiko hondakinak ondo kudeatzeko informazioa eduki dezaten bandoak jasoko dituzte etxe bakoitzean. Honetaz gain, edukiontzietan ere kartelak jarriko dira eta hondakinak gaizki aterata dauden bakoitzean seinalizatu egingo da kartel baten bitartez ekintza gertatu den gunean . Kartelean, hondakin horiek non eta noiz atera behar diren adieraziko da eta informazioa jasotzeko bideak ere azalduko dira. Kartel horretan ere Lezoko Hiri Hondakinen ordenantzan jasotakoa azalduko da, izan ere, hondakinak gaizki kudeatzea zigorturik dago. 

Amaitzeko, Udaletik gogorarazi nahi da hondakinen gaikako bilketa zuzena egitea eta tamaina handiko tresnak Garbigunera eramatea edota dagokion lekuan dagokion egunean uztea norberaren ardura dela. Horregatik, beste behin sistema modu egokian erabiltzeko deia egin diete herritarrei, guztion artean herria txukun mantendu eta gaikako bilketa datuak hobetzeko gai izan gaitezen.  

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer