Eskola garraio zerbitzua kontratatzeko prozedura irekia

Lezoko Udalak 2014ko uztailaren 21eko Tokiko Gobernu Batzordean erabaki du Eskola Garraio zerbitzua kontratatzeko prozedurari ekitea prozedura ireki eta lehiaketa sistema bidez.

Eskaintzak iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 20 eguneko epean egin behar dira. Informazio Bulegoan (Gurutze Santuaren plaza, 1) aurkeztu behar dira, erregistro bidez.

  1. Iragarkia, Gipuzkoao Aldizkari Ofiziala.
  2. Erabakiaren iragarkia.
  3. Plegu teknikoa.
  4. Plegu administratiboa.

Kartazalak zabaltzeko epeak:

  1. A kartazala. Abuztuak 29. Agiriak aztertu ondoren ziurtatu da proposamena aurkeztu duten hiru enpresek pleguan jasotzen den kontratatzeko gaitasuna eta kaudimena betetzen dutela. 
  2. B kartazala. Irailak 2, 10:00etan Pleno Aretoan. Publikoki irekiko da (data eta ordua kontratatzailearen profilean argitaratuko da).
  3. C kartazala. Irailak 4, 10:00etan Pleno Aretoan. Publikoki irekiko da (data eta ordua kontratatzailearen profilean argitaratuko da).