Udalak Lezoko Iturrin industriagunea eraberrituko du

2018ko Abenduak 12

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izango du Udalak; jada sinatu dute hitzarmena SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak) eta Lezoko alkateak

Aurten, renove plan honen baitan, industrigunea hobetzeko argiteria berritu eta sarbideko euri urak bideratzeaz gain, trafikoa hobetzeko mugikortasun plana eta industrigunearen hornidura sareak berritzeko proiektuak idatziko dira

Tokiko jarduera ekonomikoa sustatzeko eta enpresa berriak erakartzeko helburuarekin Lezoko Udalak, diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, Lezoren kasuan 108-Iturrin industriagunea berritzeko helburuarekin.

Lezoko Udalak, Bidasoa Oarsoaldeko Industrialdearekin lankidetzan industrigunearen beharrak aztertu ditu eta lehen ekintzak garatuko ditu. Zehazki, argiteria berritu eta sarbideko euri urak bideratuko dira. Aldi berean, industria eremuaren Mugikortasun Plana eta industriagunearen hornidura sareak eta urbanizazioa berritzeko proiektuak idatziko dira.  Eusko Jaurlaritzak, Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, diru laguntza eskaera onartu du eta horri esker, 63.000 euroko laguntza ekonomikoa izango du Lezok. Proiektuaren lehen fase honetan aurreikusitako ekintzen kostuen %50a beraz, Jaurlaritzak bere gain hartuko du, eta beste erdia Udalak ordaindu beharko du.

Gauzak horrela, hitzarmena sinatu dute SPRIk eta Lezoko alkateak, Jesus Mari Martiarenak, Sprilurrek industriagunean dituen bulegoetan.

Aurrera eramango diren lanek, zein datozen urteetan egingo direnek, helburu izango dute espazioa erakargarriagoa eta egokiagoa egitea bertan txertatu nahi diren enpresentzat, horrela enpresa berriak erakarri ahal izango dira, jarduera ekonomikoa sustatzeaz gain, lanpostu berriak sortzeko.  

Esan bezala industriagunearen beharrak asetzeko lehen fase honetan, besteak beste, zaharkitua geratu den argiteria berrituko da eta euriteak direnean sarbidean sortzen diren putzuak ekiditeko euri urak bideratuko dira. Halaber, trafiko, zirkulazio eta sarbide arazoei konponbiderik egokiena emateko Mugikortasun Plana garatuko da, ondoren, aurrera eraman beharreko ekintza plana zehazteko. Bestetik, industriagunearen hornidura  beharrak eta egin behar diren urbanizazio egokitzapenak zehazteko hirigintza proiektua ere egingo da.

Aipatu lan guztiekin, Udalak Iturringo industrigunea berritu nahi du. Izan ere, Lezoko Udal gobernu taldearentzat lehentasunezkoa da ekonomia eta enplegua sustatzea, pertsonen ongizatearengan islada zuzena duelako. Enplegua, norbere autonomiaren eta duintasunaren berme nagusia baita. Hori dela eta, urtero-urtero enplegu planera diru partida bideratzen da Udaletik, eskualdeko Garapen Agentziak ekintza ezberdinak aurrera eraman ditzan; ekintzailetza, enplegua, berrikuntza etab. sustatuko duten ekintzak gauzatuz, eskualdeko eta bereziki Lezoko langabetuei lan aukera berriak eskaintzeko eta bertako enpresen lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer