Saltar al contenido

Título y logo de la página

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Imagen de páginas interiores

Gente

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Atrás Ahalduntze eskola

Euskaratik eta euskaraz pentsatzeko, sentitzeko eta ahalduntzeko espazioa

Lezo Euskaragarri plan estrategikoaren baitan, AHALDUNTZE ESKOLA abiatu du Lezoko Udalak, euskaratik eta euskaraz ahalduntzeko, euskaraz bizi nahi duten herritarrek elkarrekin hausnartu, ikasi eta tresna praktikoak garatzeko espazioa. 

Horrela, mugimendu feministak egindako ibilbidetik ikasita, esperientziak partekatzeko, eguneroko zapalkuntzak identifikatzeko eta subjektu aktibo gisa jarduteko, funtsean, euskal hiztunen ahalduntzea lantzeko, espazio kolektiboa sortzea du helburu ekimen honek.

Programa hainbat formatutako saioek osatuko dute: hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak... Saio horietan hizlari, dinamizatzaile eta eragile ezberdinek hartuko dute parte.

Hurrengo saioak

Hitzaldia

2026-10-07 • 19:30 • Kultura Aretoan

Plazarik gabe nola irtengo gara euskaraz? GUKA Bilboko euskaltzaleon plaza askearen esperientzia

  • Hizlaria: Maialen Gago, GUKA taldeko kidea.
  • Doakoa eta irekia.
Ahalduntze tailerrak

2026-11-03 eta 2026-11-10 • 18:30 • Kultura Aretoan

Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan eroso aritzen ikasteko

  • Euskal Herrian Euskaraz-en eskutik.
  • Doakoa. Izen-ematea beharrezkoa izango da.
Data Saioa
2026-06-11 Mahai-inguruan: Tribukideekin ikusi eta ikasitakoak
Kike Amonarriz eta Izaro Arruti, Arantxa Iraolak gidatua
2026-06-02 Hitzaldia: Ahalduntzea, euskalgintzatik eta feminismotik
Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia)