Aplicaciones anidadas
Publicador de contenidos
Atrás Amaitu dira Lezoko bidegorri-sarea hobetzeko lanak

Euskal Herria Plazan, San Pedro auzoan eta herriko sarreran, Altamirako biribilgune inguruan, egin ditu konponketak. Zehazki, zoladura-lanak egin ditu udalak beharrezko tratamendua eginez eta nahasketa asfaltikoarekin; era berean, ardatzen margoketa eta bidegorriaren eta oinezkoen guneen arteko bereizketa berriztatu dira. Horrela, bidegorri-sarea, zituen narriadurak konponduz, berroneratu egin da.
Herrian mugikortasun jasangarria eta pertsona guztientzako espazioak bermatzeko beharrezko jardueren artean kokatzen dira lan hauek. Izan ere, Lezoko mugikortasun jasangarria eta azpiegiturak hobetzeko bidean aurrerapauso garrantzitsua dira.
Herri bizigarriago eta inklusibo bat lortzeko herritar guztientzat mugikortasun segurua bermatuko dituen hobekuntzak egiteko konpromisoa du Udalak. Bidegorria hobetzeko lanketa egiten jarraitu nahiko luke, horregatik, etorkizunean hobekuntza gehiago egiteko aukerak aztertu eta baliabideak lortzeko bideak aztertuko ditu.
Hori horrela, lan hauek egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskualdeko berroneratze proiektuetarako diru-laguntza baliatu du, 40.000 €-ko diru-laguntza zehazki. Lanen aurrekontu osoa 48.000 € ingurukoa izan da.
Aplicaciones anidadas
Banner APP

Aquí encontrarás fiestas, rutas de montaña, transportes y horarios, farmacias...
Aplicaciones anidadas
Mapa web
Trámites
Vivir en Lezo
Gobierno abierto
Conoce Lezo
Ayuntamiento


