Aplicaciones anidadas
Publicador de contenidos
Atrás SUTEAREN ONDORIOZ EZARRITAKO KONFINAMENDUA AMAITU DA

Osasun publikoko neurketen arabera, balioak guztiz normalak dira, eta, beraz, herritarrak kalera irten daitezke normaltasunez.
Goizean herritarren segurtasunerako konfinamendu gomendioa egin dute agintariek, kearen osagai toxikoengandik babesteko. Sutea ia guztiz kontrolatuta dago eta jada ez da kerik ateratzen. Hala ere, larrialdi-zerbitzuek lanean dute, oraindik bero-gunerik egon daitekeen egiaztatzeko eta sua erabat itzaltzeko.
Udal instalazio guztiak normaltasunez ireki dituzte eta zerbitzua ohiko moduan eskainiko dute. Lezoko Udalak gogorarazi du Bekoerrota kiroldegia abuztuaren 23ra arte egongo dela itxia mantentze-lanengatik.
Era berean, Lezotik Pasai Donibanerako bidea ireki dute oinezko zein ibilgailuentzat.
Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei goizean emandako jarraibideak betetzeagatik eta egoeraren aurrean erakutsitako arduragatik.
Aplicaciones anidadas
Banner APP

Aquí encontrarás fiestas, rutas de montaña, transportes y horarios, farmacias...
Aplicaciones anidadas
Mapa web
Trámites
Vivir en Lezo
Gobierno abierto
Conoce Lezo
Ayuntamiento


