Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea 2026rako zerga-hobariak eskatzeko epea zabalik

2026-01-19  - Ekonomia zerbitzuak
Lezoko Udalak eskaintzen dituen zerga-hobariak eskatzeko epea zabalik dago. Hobariak eta salbuespenak eskuratzeko, interesdunek, 2026ko otsailaren azken egunera arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Lezoko Udalak araudi orokorrak aukera ematen duen zergetan eta tasetan, errenta mailaren araberako hobariak eskaintzen ditu. Helburua familia edo pertsona bakoitzak, bere diru eta ondare mailaren arabera, zergak proportzionalki ordaintzea da, horrela, baliabide gutxiago dutenentzat hobariak eskainiz. 2026ko hobarien taula zabaldu egin du udalak, errenta maila handiagoak biltzen ditu.

Bizikidetza unitate bakoitzak egin dezake eskaera eta, kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, %10etik %90era bitarteko hobariak eskura ditzake. Urtarrila eta otsaila bitartean aurkezten diren eskaerek 2026ko ekitaldian bertan izango dute eragina; epe horretatik kanpo aurkeztutakoek, berriz, hurrengo ekitaldian.

Hobarien eskaera, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edota Lezoko Udalaren egoitza elektronikoan egin daiteke. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, HAZ bulegora jo edo telefonoz dei dezakete herritarrek 943 52 10 94 zenbakira. 

Besteak beste, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), uraren, estolderiaren eta hondakinen zergetan eskura daitezke hobariak, betiere erreziboen titularra izanda. Eskatu daitezkeen hobarien ehunekoari dagokionez, ondorengo taulan azaldutakoak hartuko dira oinarri gisa.

2026rako ordenantza fiskalen testu osoa eta hobarien baldintza zehatzak hemen kontsulta daitezke.

Alokairuan bizi direnen, eta beraz erreziboen titularrak ez direnen kasuan, gogorarazi nahi da, hobariak jaso ezingo dituzten arren, Gizarte Zerbitzuetan eskaintzen diren laguntzen eska ditzaketela, bertan ezarritako baldintzak beteaz gero. Informazio osagarria Gizarte Zerbitzuetan lor daiteke (943 52 10 94).

Deskargak
2026rako hobarien taula

Aplikazio habiaratuak

Banner APP