Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea 2026ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa martxan da

2025-11-11
Parte hartzeko 1979ra arteko Lezoko jaietan ateratako irudiak bidali beharko dira azaroaren 28a baino lehen.

Lezoko Udalak martxan jarri du 2026ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa, aurtengo gaia “Lezoko jaiak irudietan: 1979ra arteko oroitzapenak” izango da. Lezoko jaietako eta festa giroa protagonista duten irudiekin osatuko da hurrengo urteko egutegia eta Lezoko Udalak herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena egin die. 

Lehiaketaren bidez, udalaren helburua Lezoko historia eta memoria kolektiboa balioan jartzea da, herritarren oroitzapenak irudi zaharren bitartez biltzen. Oraingo honetan, herriko iragana eta komunitatea uztartu eta Lezoko jaien bitartez islatuko ditu egutegiak. 

Lehiaketan parte hartzen duten argazkien artean, 12 finalista aukeratuko ditu epaimahaiak eta egutegiko hilabeteetako orrietan agertuko dira. Irabazlearen kasuan, bere argazkia 2026ko egutegiaren azalean agertuko da, eta 200 € jasoko ditu Lezoko komertzioetan gastatzeko bonuetan.

Parte hartzeko baldintzak hemen kontsultatu daitezke. 

Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 28an (ostirala) amaituko da. Ordura arte bi modutan aurkeztu ahal izango dira: aurrez aurre Kultura Sailera eramanda (Donibane kalea 2, 8:30tik 13:30era) edota udalaren webgunearen bidez, esteka hau baliatuz

Aplikazio habiaratuak

Banner APP