Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Ahalduntze eskola
Lezo Euskaragarri plan estrategikoaren baitan, AHALDUNTZE ESKOLA abiatu du Lezoko Udalak, euskaratik eta euskaraz ahalduntzeko, euskaraz bizi nahi duten herritarrek elkarrekin hausnartu, ikasi eta tresna praktikoak garatzeko espazioa.
Horrela, mugimendu feministak egindako ibilbidetik ikasita, esperientziak partekatzeko, eguneroko zapalkuntzak identifikatzeko eta subjektu aktibo gisa jarduteko, funtsean, euskal hiztunen ahalduntzea lantzeko, espazio kolektiboa sortzea du helburu ekimen honek.
Programa hainbat formatutako saioek osatuko dute: hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak... Saio horietan hizlari, dinamizatzaile eta eragile ezberdinek hartuko dute parte.
Hurrengo saioak
2026-10-07 • 19:30 • Kultura Aretoan
Plazarik gabe nola irtengo gara euskaraz? GUKA Bilboko euskaltzaleon plaza askearen esperientzia
- Hizlaria: Maialen Gago, GUKA taldeko kidea.
- Doakoa eta irekia.
2026-11-03 eta 2026-11-10 • 18:30 • Kultura Aretoan
Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan eroso aritzen ikasteko
- Hizlaria: Intza Gurrutxaga, Euskal Herrian Euskaraz-eko kidea.
- Doakoa. Izen-ematea beharrezkoa izango da.
| Data | Saioa |
|---|---|
| 2026-06-11 | Mahai-inguruan: Tribukideekin ikusi eta ikasitakoak Kike Amonarriz eta Izaro Arruti, Arantxa Iraolak gidatua |
| 2026-06-02 | Hitzaldia: Ahalduntzea, euskalgintzatik eta feminismotik Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia) |
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


