Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ahalduntze Eskola urrian itzuliko da

2026-09-30  - Euskara
Lezo Euskaragarri egitasmoaren barruan sortutako Ahalduntze Eskolak aurrera jarraituko du datozen hilabeteetan, euskaraz bizitzeko eta euskaraz aritzeko herritarren ahalduntzea sustatzeko bi proposamen berrirekin. Urrian hitzaldi bat egingo da, eta azaroan, berriz, bi saioko ahalduntze tailerra.

Lezoko Udalak udaberrian abiatu zuen Ahalduntze Eskola. Lezo Euskaragarri egitasmoaren baitan, euskaratik eta euskaraz ahalduntzeko, euskaraz bizi nahi duten herritarrek elkarrekin hausnartu, ikasi eta tresna praktikoak garatzeko espazioa da Ahalduntze Eskola.

Lehenengo bi saioen arrakastaren ondoren, udazkenerako hiru saio antolatu ditu udalak. Lehena, urrian izango da: 

  • Urriaren 7an, asteazkena, «Plazarik gabe nola irtengo gara euskaraz? GUKA Bilboko euskaltzaleon plaza askearen esperientzia» hitzaldia eskainiko du Maialen Gagok, GUKA taldeko kideak. Saioa 19:30ean izango da Kultura Aretoan, eta doakoa eta irekia izango da.
  • Azaroan, «Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan eroso aritzen ikasteko» ahalduntze tailerra egingo da, Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskarazeko kidearen eskutik. Bi saio izango ditu, azaroaren 3an eta 10ean, 18:30ean, Kultura Aretoan. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da, hurrengo estekan: EMAN IZENA HEMEN.

Ahalduntze Eskolaren helburua herritarrei euskaraz aritzeko baliabideak eta konfiantza eskaintzea da, egunerokoan hizkuntzaren erabilera sustatuz eta euskarazko harremanetan erosoago aritzeko aukerak sortuz.

Ahalduntzea ez da soilik banakakoa, kolektiboa ere bada. Horregatik, guztion parte hartzearekin, saio hauek Lezoko euskal hiztun komunitatea sendotzeko baliagarriak izango dira.

Aplikazio habiaratuak

Banner APP