Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Aitona-amonen borda taberna ustiatzeko lehiaketa ireki du Udalak

Kafetegia kudeatzeko esleipenaz gain, kontratu honen berezitasun nabarmena Aitona-amonen Borda Jubilatuen Elkartearekin eta Lezoko Udalarekin koordinatuta lan egiteko aukera eta betebeharra da. Izan ere, Aitona-Amona Borda Elkarteak urteko jarduera egikaritzeko kafetegiarekin hartu-eman handia izaten du.
Ostalaritza zerbitzuaz gain, gizarte kohesiorako eta herriko eragileen jarduerarekin bat egiteko proiektua da Aitona-Amonen Borda kafetegia, herritarren topagune eta adineko pertsonentzat espazioa ere baita.
Baldintza eta kontratuaren xehetasun teknikoak Lezoko Udalaren webguneko Kontratatzailearen Profila atalean ikus daitezke. Informazio osagarria Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan lor daiteke: 943 521 094 telefonoan edo gizartezerbitzuak@lezo.eus helbide elektronikoan.
Eskaerak egiteko epea azaroaren 6an amaituko da.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


